Pyréneo Pirinioetako mendiguneko aktoreen topaketaren bigarren ediziorako izen-emateak zabalik daude urriaren 6tik 8ra Oloron Sainte-Marie-n.

Pyréneo mugaz gaindiko ekitaldia da, 2021ean egin zen lehen aldiz, eta honako helburu hauek ditu: ibarren arteko zubiak sortzea, Pirinioetako loturak eratzea eta Pirinioen garapenerako topaketak eta trukeak sustatzea. “Une marque pour les Pyrénées” elkarteak eta Agence des Pyrénéesek partekatutako proiektua da.

Helburua da parte-hartzaileek lurraldeko gai nagusiak jorratzea, hala nola garapen ekonomikoa, enplegua, klima-aldaketa, ospea, irudia edo Pirinioen erakargarritasuna, besteak beste. Pirinioetako ipar eta hegoaldeko isurialdeetako pertsonei zuzentzen zaie, herritarrei, elkarteei, enpresaburuei, tokiko, probintziako edo autonomia-erkidegoko hautetsiei, lurraldeko teknikariei, erakundeetako ordezkariei eta Pirinioak Atlantikotik Mediterraneoraino maite dituztenei.

PYRÉNEO 2022

Edizio honetako mahai-inguru eta tailerretako gaiak honako hauek dira:

  • Pirinioetako marka abiaraztea
  • Pastoralismoa eta turismoa: lotura zoriontsuak
  • Mugaz gaindiko kooperazioak: mugaz gaindiko espiritua
  • Pirinioetako industria: zer berrikuntza-bide?
  • Pirinioetan bizitzea eta lan egitea: utopia ala errealitatea?

PLEk 2022ko edizioan parte hartuko du, garatzen dituen mugaz gaindiko lankidetza-ekimenetako batzuk azaltzeko.

DESKARGATU BEHIN-BEHINEKO PROGRAMA

Izena ematea

Izena emateko, izena emateko inprimakia bete eta joel.maitia (@) agendedespyrenees.fr helbidera bidali behar da.

DESKARGATU IZENA EMATEKO FORMULARIOA