jovene

Pirinioetako Lan Elkarteak, Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeekin, Andorrako printzerriarekin eta Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako autonomia erkidegoekin elkarlanean, Pirinioetako gazte guztiei zuzenduriko inkesta bat plazaratu du.

Galdetegia 15 eta 35 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta dago, eta erantzuten duten pertsonen profilari buruzko informazioa biltzea du helburu: zertan aritzen diren, non bizi diren, baina, batez ere, Pirinioetako gazteak zerk kezkatzen dituen jakiteko.

Inkesta Pirinioetako Lan Elkarteko bost hizkuntzetan eskuragarri dago eta Gazteriaren Foru Transpirenaikoan parte hartzen duten gazteek aukeratutako gaiak jorratzen ditu. Helburua herritar gazteen kezkak ezagutzea da, ondoren Gazteriaren Foru Transpirenaikoaren lehen topaketan kezka horietan sakondu ahal izateko. Topaketa 2021eko udaberrian egingo da, Erasmus+ programak finantzatutako Pyrenean Youth proiektuaren barnean.

Inkesta hemen erantzun daiteke 2021eko otsailaren 19ra arte.