Viet Dominique - CRT Occitanie_HD-ctp
Cordes-sur-Ciel (affiche 22711) (81) - RMP0020403_Viet Dominique - CRT Occitanie_HD

Occitanie / Pyrénées-Méditerranée

Okzitania / Pirinioak – Mediterraneoa eskualdea paisaia aniztasun handiagatik eta aberastasun kultural esanguratsuagatik nabarmentzen da.

Frantzia metropolitarreko bigarren eskualde handiena da azalerari dagokionez –Irlanda baino zabalagoa–. Biztanleria handitzen ari da (2030erako 800.000 biztanle gehiago izatea aurreikusten dute).

2017an, eskualde honek etorkizuneko ekonomiarako bira egitea erabaki zuen, eta garapen ekonomiko eta berrikuntzarekiko konpromisoa indartu zuen. Lurralde honen baliabideen artean industria, nekazaritza, kostaldea, mendia eta teknologia digitala aipa daitezke, eta enplegua sortzeko aukera ugari sortzen dituzte.

Okzitania industria aeronautikoaren eta espazialaren ardatz nagusia da Frantzian, 800 enpresarekin: munduko liderretako bat sektore aeronautikoan eta nagusi Europan sektore espazialean.

Nekazaritzaren sektoreak 140.000 langile aktibo biltzen ditu. Horrenbestez, Frantziako bigarren eskualdea da nekazaritzako enpleguari dagokionez, eta eskualde nagusia, ustiategi ekologikoen alorrean.

Bestalde, turismoaren sektorean urtean 14 mila milioi euro inguruko irabaziak izaten ditu, 30 milioi turista erakartzen baititu. Lurraldearen goraldian laguntzen duten ospe handiko lekuak ditu.

Turismo-establezimenduen lehiakortasuna eta gama-handitzea sustatzen ditu, batez ere mendi inguruetan, eskaintza dibertsifika dadin eta lau urtaroetako turismoa erakartzeko.

220 kilometroko kostaldeari eta kostaldeko 20 bainu-estazioei esker, benetako itsas potentzia bilakatu da. Frantziako Mediterraneoko arrantzako flota nagusia da.

RMP0057134_Boutonnet Laurent - Region Occitanie_HD-ctp
RMP0034997_Thebault Patrice - CRT Occitanie_HD-ctp
RMP0053227_DARNAUD Antoine - Region Occitanie_HD
RMP0020401_Viet Dominique - CRT Occitanie_HD

Europa

Okzitania / Pirinioak – Mediterraneoa eskualdeak Europa mailako dimentsioa du, eta Europako helmuga da. Europako hego-mendebaldean kokatutako eskualde honen xedea da Europako sorkuntzan osoko partaidea izatea –eragileen, lurraldeen eta herritarren zerbitzurako proiektuen logikarekin bat egiteko gaitasuna berretsiz–, Iberiar penintsulako kideekin (Pirinioetako Lan Elkarteko kideak), Mediterraneokoekin eta Europako beste eskualde batzuekin batera, Europako sareak edo bestelako bazkidetzak erabilita.

Eskualdeek funtsezko zeregina dute: Europako politikak gauzatzeko eta Europako funtsak kudeatzeko duten eginkizun gero eta handiagoaz gain, herritarren, lurraldeen, eragileen eta erkidegoko erakundeen arteko elkarrizketa sustatzeko espazio egokia dira.

Okzitania / Pirinioak – Mediterraneoa eskualdeak zeregin hori zuzendu nahi du, eta Europaren eraikuntzaren oinarriak osatzen dituzten balio humanisten, solidarioen, baketsuen eta anaitasunezkoen alde jardun nahi du.

Datu orokorrak

RMP0006516_Viet Dominique - CRT Occitanie_HD
Azalera (km²) 72.724 km²
Pirinioetako mendiko azalera (km²) 13.000 km²
Biztanleria 5.830.000 biztanle
Biztanleria-dentsitatea 79 bizt/km²
Prefetura Toulouse
ES-FR-AND mugaren luzera (km) 623 km Espainiarekin
57 km Andorrarekin
Kostaldearen luzera (km) 220 km
Departamenduak Hamahiru (Ariège, Aude, Aveyron, Gard, Haute-Garonne, Gers, Hérault, Lot, Lozère, Hautes-Pyrénées, Pyrénées-Orientales, Tarn eta Tarn-et-Garonne)
Hizkuntzak frantsesa, katalana eta okzitaniera
RMP0067909_DARNAUD Antoine - Region Occitanie_HD
RMP0069858_Boutonnet Laurent - Region Occitanie_HD
RMP0008271_Viet Dominique - CRT Occitanie_HD