Nouvelle-Aquitaine

Ekialdean kontinentea, mendebaldean ozeanoa eta hegoaldean muga dituela, Akitania Berria eskualdea, Espainiarako atea, munduari irekita dago eta askotariko aurpegiak erakusten dizkio: Charenteko kostalde ozeanikoa, Limousineko goi-ordokia, Périgordeko basoak, Bordeleko ardogintza, Ageneko baratzeak, Landetako basogintza, Euskal Herriko mendiak eta gazteluak, bastidak eta Erdi Aroko hiriak biltzen dituen barnealdea.

Frantziako eskualderik handiena den Akitania Berria industriagatik nabarmentzen da (aeronautika, laserra, larrugintza eta luxuzko produktuak, ekoindustriak, nekazaritzako elikagaiak, osasuna…), eta potentzial turistiko esanguratsua dauka, Unescok munduko ondare izendatutako leku askori eta naturagune azpimarragarriei esker.

Halaber, eskualde honek jakin du nola gorde ohiturak (errugbia, surfa, aisialdiko arrantza, eskupilota, tokiko hizkuntzak) eta ondare arkitektonikoa, historikoa eta gastronomikoa (ardoak, foie grasa, boilurrak, Corrèzeko miqueak eta tourteau fromagéak, besteak beste). Gainera, tradizio intelektual, filosofiko eta literario aberatsa ditu, batez ere, Montaigneri, Montesquieuri eta Mauriaci esker.

EauxVives
FR_Marais_Poitevin (34)©Region_Nouvelle-Aquitaine_F_Roch-ctp
CRTPC_St_Martin_de_Ré

Europari irekita dagoen Iurraldea

Akitania Berria eskualdeak mugaz gaindiko arazoei baterako irtenbideak aurkitzeko helburua duten espazio eta programa askotan parte hartzen du.

Pirinioek hartzen duten espazioan oso aktiboa denez, Pirinioetako Lan Elkartean arlo garrantzitsuetan funtsezko rola dauka, hain zuzen ere, ingurumenean, garraioan, prestakuntzan, ikerkuntzan eta berrikuntzan.

Akitania Berriak proposamen ugari egiten ditu Europako funtsen kudeaketaren gainean Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde mailako Lankidetza Programaren (POCTEFA) esparruan. Programa horri dagokionez, agintaritza nazionalaren eginkizuna dauka, eta babes juridikoa bermatzen dio CTP kudeaketa-agintaritzari.

Era berean, 2011n Euroeskualde bat sortu zuen, 2017an Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdea bilakatu zena. Lurralde lankidetzako talde europarra elkarlan indartuko espazioa da eta lurraldea jasangarria izatea, mugaz gaindiko mugikortasuna erraztea, jakintzan oinarritutako ekonomia sustatzea eta Euroeskualdeetako herritartasuna bultzatzea ditu xede.

Horrenbestez, 2001. urteaz geroztik, Aragoirekin aldebiko lankidetza sustatzen du garapen jasangarriaren eta kulturaren arloetan.

CTPk zuzentzen duen 2018-2024 aldiko Pirinioetako Estrategia berriaren markoan, Akitania Berriaren helburu nagusia bere asmoak beteko dituzten proiektuak gauzatzea izango da.

Datu orokorrak

Azalera (en km²) 84 100 km²
Biztanleria 5,8 milioi biztanle
Biztanleria-dentsitatea Bordele
Kostaldearen luzera (km) 720 km
Departamenduak Hamabi (Dordogne, Gironde, Landes, Lot-et-Garonne, Pyrénées-Atlantiques, Charente, Charente-Maritime, Deux-Sèvres, Vienne, Creuse, Corrèze eta Haute-Vienne)
Hizkuntzak Frantsesa, euskara, okzitaniera eta poitevin-santongera.
CRTPC_St_Martin_de_Ré