Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko mugaz gaindiko mikroproiektuen lehen deialdiak behin betiko programazioa argitaratu du gaur: 25 proiektu berrik Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetzaren alde lan egingo dute. Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 1ean amaitu ondoren, Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE), Pirinioak-Mediterraneoa Euroeskualdearekin, Pirinioak-Pyrénées MLETekin, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearekin eta parte hartzen duten lurraldeetako bazkide instituzionalekin batera, administrazio- eta ebaluazio-izapideak egin dituzte, Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetzako etapa berri bat hasteko.

 

Dirulaguntza horien helburua mugaz gaindiko lankidetza dinamizatzea da, eta, horretarako, parte hartzen duten lurraldeak aberastuko dituzten proiektu txikiak sustatuko dira. 575.000 euro dira guztiraeremuko 191.666,66 eurotan zatituta–, eta proiektu bakoitzeko 25.000 euro arteko gastuak finantzatzeko aukera emango du. Guztira, 143 hautagaitza onartu ziren proiektu horiek garatuko diren eremuetan:

 

  • 42 mendebaldeko eremuan; horren erakunde koordinatzailea Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea da.
  • 35 erdiko eremuan, Pirinioak-Pyrénées MLETak koordinatuta.
  • 66 ekialdeko eremuan, Pirinioak-Mediterraneoa Euroeskualdeak koordinatuta.

 

Erakunde koordinatzaile bakoitzak hautagaitzak ebaluatu ondoren, zortzi proiektu onuradun daude mendebaldean, zortzi erdialdean eta bederatzi ekialdean. Horrela, 78 erakunde onuradun lagundu dira (34 mendebaldean, 20 erdialdean eta 24 ekialdean). Erakunde horiek erakunde publikoak eta pribatuak dira, eta, tamaina edo finantza-gaitasuna dela eta, ez dira Europako proiektuen deialdi handietara aurkezten. Finantzaketa horren bidez, proiektu xumeagoak eta lurraldetik hurbilagoak direnak egin ahal izango dira, eta, era berean, balizko proiektu handiago baten bidean lehen urratsa emateko aukera emango zaie. 25 proiektu horiek arduradunek zuzenduko dituzte; horietatik 11 emakumeak dira eta 14 gizonak.

Kultura, ingurumena eta hezkuntza; horra hor gai nagusiak

Hautatutako proiektuak deialdiko gai-arlo guztietakoak dira. Kultura-proiektuak dira ugarienak (% 33), eta, ondoren, ingurumenarekin lotutako proiektuak (% 19), hezkuntza-proiektuak (% 12), proiektu turistikoak (% 9) eta kirol-proiektuak (% 8). Osasunarekin, nekazaritzarekin eta nekazaritzako elikagaien sektorearekin, gizarte-ekintzarekin eta gazteriarekin lotutako proiektuek osatzen dute deialdia. Ekainaren 1etik aurrera proiektuak gauzatzen hasi dira, eta gehienez 18 hilabeteko iraupena izango dute 2023ko azarora arte.

Parte hartzen duten lurraldeak

25 mikroproiektuak Gironan, Bartzelonan, Tarragonan, Lleidan, Huescan, Zaragozan, Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan garatuko dira, Espainian; Ekialdeko Pirinioak, Garona Garaia, Pirinio Garaiak eta Pirinio Atlantikoak departamentuetan, Frantzian; eta Andorrako Printzerriko lurralde osoan. Lurraldea hiru eremutan banatu da, erakunde koordinatzaileak proiektuak sustatzen dituztenengandik ahalik eta hurbilen daudela bermatzeko.

Kide instituzionalak:

Informazio gehiago