Asteburu honetan, Biescasen eta El Pueyo de Jacan (Aragoi), Pirinioez Haraindiko Gazteen Foroak lehenengo batzarra egin du. Topaketa horretan, Pirinioetako 60 gazte inguruk beren gogoetak eta beharrizanak partekatu dituzte, gazteek Pirinioetako lurraldeetako politika publikoetan duten eragina indartzeko. Frantziako mugako bi eskualdeetatik, Akitania Berritik eta Okzitaniatik etorriak, baita Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Euskadi eta Andorrako Printzerritik ere, parte hartu duten gazteek beren iritziak partekatu dituzte eta Pirinioetako alderdi guztietan kezka berak dituztela ikusi dute.

Hiru egunez, 18 eta 30 urte bitarteko parte-hartzaileak elkarrekin egon eta elkarlanean aritu dira, Pirinioetako gazteen behar komunak eta horiek konpontzeko proposamenak biltzen dituen dokumentua, Pirinioetako Gazteen Manifestua idazten.

Parte hartu duten gazteek eragiten dieten zeharkako arazoak identifikatu dituzte: lana eta emantzipazioa; kultura, hizkuntzak eta nortasuna; turismoa eta mugikortasuna; natura eta jasangarritasuna; eta feminismoa, arrazakeria, LGTBIQ+ eskubideak eta beste gizarte-gai batzuk.

Azken batean, Biescas eta El Pueyo de Jaca Pirinioez Haraindiko Gazteen Foroaren lehenengo batzarraren lekuko izan dira; batzar emankorra eta etorkizun handikoa izan da, gainera. Foroa –Pyrenean Youth Erasmus+ proiektuaren esparruan sortu zen– Pirinioetako Lan Elkarteak datorren urriaren 13rako antolatu duen Europako Eskualdeen eta Hirien 19. Astean (EU Regions Week) ere presente egongo da, «Europaren oraina eta etorkizuna: jende gaztearen ekarpena mugaz gaindiko lurraldeetan» tailerraren bidez».

Ekitaldiko argazki-albuma:

Foro Transpirenaico de la Juventud 2021

Deskargatu hemen manifestuaren azken bertsioa

Ekitaldiaren laburpen-bideoa:

Manifestuaren bideoa: