ctp-erasmus+

Pirinioetako Lan Elkarteak proiektu-hautagaitza bat aurkeztu du Erasmus+ programa europarrean, lehen Pirinioez Gaindiko Gazte Foroa abiarazteko. Hautagaitzak Pyrenean Youth dauka izena, eta helburu du Pirinioetako gazteak harremanetan jarri ahal izatea eta beren beharrei buruz eztabaidatzea, gero, erabakiak hartzen dituztenei helarazteko.

2019an, Pirinioetako Estrategiaren esparruan, PLEren Gazteen Lantaldea eratu zen, eta hortik sortu da, bada, ekimen hau. Lantaldeko kideek eskarmentua eta ezagutzak dituzte gazteen eskualde-programetan eta PLEren zazpi lurraldeak ordezkatzen dituzte (Akitania Berria, Okzitania, Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Andorra). Elkarrekin lan egingo dute, eta mugaz gaindiko lankidetzako ekimenak –tartean, hau– abiaraziko dituzte.

Pyrenean Youth-ek Pirinioez gaindiko gazte foroak antolatu nahi ditu 2021ean eta 2022an, eta lehen Pirinioez gaindiko gazte kontseilua eratzeko lan egingo du. Kontseilu hori gazteen eskualde-kontseiluekin koordinatuta egongo da. PLEk, Pirinioetako Estrategia 2018an onartu zenetik, ahalegin handiak egin ditu gazteen arloan, eta, hautagaitza honekin, lehen ekintza abiarazi du arlo horretan.

Aurreikusten denez, Pirinioez gaindiko gazte-foroen jarduerak gazte talde batek aurkeztuko ditu 2020ko Osoko Bilkuran.