2. Lantaldea: dibulgazioa

Lantalde honek gure problematiken eta gure ekintzen ahalik eta transmisio onena lortu nahi du, modu guztietan. Lurzoruei buruzko ezagutza balioetsi nahi da, esate baterako, mendi-bideak eta natura-ondarea sentsilizazio-bitarteko gisa erabiliz, bai eta pertsona gaituei – lehen sektoreko pertsonak (nekazaritza, baso-kudeaketa, abeltzaintza…) nahiz gaiarekin zerikusia duten administrazio edo erakunde kudeatzaileei – zabalkundea eman eta parte harraraztea ere. Azkenean, Pirinioetako lurzoruak baliabide natural gisa babesteak eta kontserbatzeak duen garrantziaz jabetzea da helburua, bai eta haien osasunari eutsi beharraz jabetzea ere.

Zehazki, SOLPYR proiektuak, 5. ekintzaren bidez (“Sentsibilizazioa eta zabalkundea”), GT2 honi ekarpena egin ahal izango dio, mugaz gaindiko sentsibilizazio-kanpainaren garapenari, lurzoruak zabaltzeko ibilbideen etorkizuneko gidei eta iragaitzazko espazioetan prestatzeko eta zabaltzeko materialei esker.

SOLPYR PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO