Jaialdian 1977tik aurrera jaiotako pertsonek parte har dezakete, beti ere Pirinioetako eskualdeotan jaio edota bizi behar dute: Huesca, Nafarroa, Gipuzkoa, Lleida, Girona, Ekialdeko Pirinioak, Pirinio Atlantikoak, Pirinio Garaiak, Garona Garaia, Ariège eta Andorra.
Lanek maila hauetara egokitu beharko dute: Fikzioa (animazioa edo irudi erreala), Dokumentala, Bideo-artea eta esperimentala, Publizitatea eta bideo-klipa, Kirol gaiko audiobisuala, 18 urtez azpikoak.
Maila bakoitzeko lanik onenak 500€ jasoko ditu, 18 urtez azpiko mailakoek izan ezik; hauek 300€ko saria izango dute. Izen-emateak 2012ko maiatzaren 28tik irailaren 6ra bitartean egin beharko dira.
Informazio gehiago nahi duenak jo beza Jaialdiaren webera.