TVEko 2 katea aurreko larunbata abuztuaren 27an hasi zen, aurretik Espainian Canal Odisea katearen bidez emandako Huellas trashumantes seriearen hamar atalak ematen. Atal bakoitzak ordu erdiko iraupena du eta eguerdiko 13:00etan ikus daitezke eta merkaturatze ordenan emango dira: La cañada de los roncaleses;  El cordel de las avileñas, de Extremadura a Gredos; Trashumantes de Guadalaviar, por la cañada conquense; Caballos trashumantes de los Pirineos. la Vall Fosca; La vereda de las reses bravas. de sierra Morena a la sierra de Albarracín; Trashumancia al Mediterráneo, por la ruta del Llosar; Cabreros trashumantes extremeños, por el valle del Jerte; La cañada de las Merinas, de las montañas cantábricas a Extremadura; eta La cabañera del pirineo aragonés; Cabreros trashumantes extremeños, a la sierra de la Vera.
 
Atal bakoitza transhumantzia-ibilbide batean etengo da. Joan-etorri bidaiak, abelbideko artzainen eta abeltzainen bizitzak eta bide tradizional hauek lotzen dituzten espazio naturalak dokumentatu dira udaberrian eta udazkenean.