15 herrialdetako 220 txirrindulari baino gehiagok zeharkatuko dituzte Pirinioak Transpyrreko 2012ko edizioan. Munduko bost proba gogorrenetako bat da. 800 km eta 20.000 metroko maila aldaketa positiboa gainditu behar dituzte 8 etapatan. Proba honek mundu osoko biker lehiakorrenak erakartzen ditu, eta, bi edizio baino izan ez baditu ere, diziplina horretako hitzordu azpimarragarria da.
Horrez gain, antolatzaileek adierazten duten bezala, TRANSPYR, Pirinioekin loturiko pertsonek eta erakundeek bultzatzen dute, txirrindularitza eta aire zabaleko kirol zaleek, PIRINIOEN ALDE BATURIK kontzeptua eta leloa sustatuz: Pirinioen errespetuzko garapena proposatzea, bertako jendearekin, herriekin, kulturekin eta haranekin harmonia erakutsiz, turismo jomuga aktiboa eta kiroletakoa egituratzen lagunduko duten egitasmoen bitartez, eta, ahal den heinean, mendikatean zehar dauden herrien arteko komunikazioa bultzatuz.