Erresuma Batutik (Gales), Errumaniatik, Alemaniatik, Frantziatik, Espainiatik edo Italiatik etorritako diputatu horiek, lurralde garapenerako politika europarraren eragina eta mugaz gaindiko elkarlanari laguntzeko politikaren emaitzak zuzenean ikusi ahal izan dituzte.
Bertan egin duten egonaldian, lurraldeko ordezkari politikoekin eta aktoreekin bildu dira, eta Puigcerdàn dagoen Cerdanyako mugaz gaindiko Ospitalea eta Perpignaneko Théâtre de l’Archipel izenekoa bisitatu dituzte, batez ere. Iosif Matula errumaniarra, Europar Legebiltzarreko lurralde garapenerako batzordeko presidentea, oso pozik agertu da egindako bisiten eta bileren ondoren. Bere iritziz, ospitalean eta antzokian aurrera eramandako politikak, Europar Batzordeak bultzatu behar duen mugaz gaindiko ikuspegi horren eredu dira, eta bisita hauei esker errazagoa izango da funtsezko gaiei buruzko legeak egitea. Iosif Matularen iritziz, arauak malguagoak izan behar dira, prozedurak sinpleak izan daitezen eta horrelako proiektuek kreditu europarrak eskuratzeko erraztasun gehiago izan ditzaten. Joachim Zeller europar legebiltzarkide alemanaren iritziz, mugaz gaindiko elkarlanari garrantzi gehiago eman behar zaio. Bere iritziz, gai hori Europar Batzordearekin landu behar dugu, prozedurak errazteko, finantzaketaren jarraipena bermatzeko eta kide diren bi herrialderen artean lege aldetik dauden aldeen aurreko ardurari amaiera emateko.

Lurraldeen arteko elkarlanaren etorkizuna jokoan
Bertan egon ziren CTPko ordezkariak oso pozik egon ziren bilera hori ospatzeagatik, izan ere, eurodiputatuekin batera, 2014/2020 epealdirako elkarlanerako martxan jarriko diren hurrengo programei buruzko gaia lantzeko, une honetan negoziazio prozesuan baitaude. Beste alde batetik, azpimarratzekoa da ordezkari politikoek eta proiektu europarren jasotzaileek, funts europarren kudeaketa prozedurak sinplifikatzeko eskatuz eta CTPren barruan mugaz gaindiko gunean finantza esfortzua lortzearen beharra aldarrikatuz, luzatu zituzten mezuak entzun egin direla.
Horrez gain, POCTEFA osoa ezagutarazten den bideoa aurkeztu da, mugaz gaindiko gune osoan aurrera eramandako zenbait proiekturen bitartez (ikus bideoa), programaren eta lurraldearen ikuspegi zabalagoa eskaintzeko. Bisitariek dena oso kontuan izan dute, eta berriro ere lurraldeak bisitatuko dituzte, FEDER funtsekin, POCTEFAren bitartez, finantzaturiko beste proiektu batzuk bisitatzeko, proiektu horiek amaitu eta gero.