Gallipyr, Pirinioetan mendiko galiformeen babesa eta kontserbazioa helburu duen egitasmoa da. Gallipyr egitasmoari esker, erabilitako jarraipen eta kudeaketa metodoa harmonizatu egin ahal izan ziren, eta horrela eragina eta eraginkortasuna hobetu egin ziren. Egitasmoa, parte bat POCTEFAren bitartez funts europarrekin finantzatu zen mugaz gaindiko elkarlan egitasmoa da.

SURF-naturek mugaz gaindiko egitasmo baten jardunbide onen adibide gisa sartu du Gallipyr egitasmoa Europako baso bio-aniztasunari buruzko txosten batean.

SURF-nature, Europako naturaren eta bio-aniztasunaren kontserbaziorako egitasmo europarra da. Europar Batasuneko kide diren 10 Estatuk hartzen dute parte, eta bere helburu nagusia programa operatibo europarrei laguntza ematea da, horrelako egitasmoetarako finantzaketa aukerak hobetu ditzaten. Ekintza nagusiak jardunbide onei buruzko datu baseak garatzea, horrelako egitasmoen finantzaketari buruzko gidak egitea, prestakuntza eta trebakuntza saioak eskaintzea eta ingurumenaren kontserbazioaren alorreko aditu sarea indartzea dira.

Gallipyr proiektuari buruzko informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.

SURF-natureri buruzko informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.