Aragoiko Pirinioetan zehar ibilaldia egingo duten mendizaleentzako oharra:
Aurrerantzean, Respumosoko aterpetxea, Piedrafita zirkuaren bihotzean (Tenako bailaran), 2.200 metrotara kokatzen dena irekita egongo da negu-denboraldian ere. 105 pertsonentzako lekuarekin, orain arte neguan publikoarentzako itxita zegoen elur-jausi ugari baitzeuden, baina hauek prebenitzeko talde ba jarri dute zaintzaileen eta mendizaleen segurtasuna bermatzeko.
Aragoiko mendi federazioak (FA M), lokalen jabea denak, uste du aterpetxea “zerbitzu publiko bat dela eta urte guztian zehar irekita egon behar da laguntza logistiko, informazio gune eta mendizaleentzako babes toki bezala”
Respumoso GR 11 ibilbidearen abiapuntua da, baita Arriel-go aintziretara eta Gran Facha, Infiernos edo Balaitousera igotzeko ere.

Webgunea