Radio Val Pireneosek, Pirinioetako mugaz haraindiko lehen irratiak, hainbat kronika osatu ditu Europa eta CTPko lurraldeak oinarri hartuta. 8 pieza prestatu ditu CTPko lurraldeen gainean, eta beste 27 kronika labur EBko herrialdeen gainean, bakoitzeko bana. Hau da, guztira 35 kronika egin ditu, 2013ko ekainera bitartean astebururo eskainiko direnak. Anna Geli da, Salardú-koa bera, kroniken errealizazio- eta aurkezpen-lanen arduraduna (Catalunya Radio-n ere egiten du lan). Okzitanieraz aurkeztuko du, gainera, “Era menuta de Anna” izeneko serie hau.
Lehen saioa pasa den larunbatean eta igandean eman zen, 22an eta 23an, goizeko 11:15etan, gutxi gorabehera, FM (99.5) frekuentzian Garonako haran garairako. Interneten ere eskura dago, nahi duenarentzat: http://www.rvpfm.net. Ezin dituzue hurrengoak galdu!