QUIERO mi montaña proiektua “paisaia garaikidearen eraikuntzari” buruzkoa da. Paisaia sortzen da, ukitu autobiografikoak dituen erreferentziarekin, tokiaren kartografia eta kokagunea errespetatuz. Tokia: Pirinioak, Pirinio Atlantikoak eta Goi Pirinioak, hain zuzen ere.
Testuko aipamen batzuetan oinarriturik Javier Maderueloren Introducción: sobre el paisaje y su construcción, paisaia kontzeptuari eta paisaia eraikitzen den moduari buruzkoa. Artista horrek mendi ideiaren eta paisaia ideiaren eraikuntza irudikatzen du, zenbait prozedura erabiliz: serigrafia –katean irudikatzeko baliabide gisa–, argazkigintza –paisaia baten traslaziorako baliabide gisa– eta eskultura –paisaiaren hiru dimentsiotako eraikuntzarako baliabide gisa. Ikuspuntu edo irudikapen maila desberdin horiek diziplina anitzeko izaera ematen diote ideia edo kontzeptu beraren irudikapenari.
Gogoratu behar da Amaia Gracia, (Iruñea, 1985) “Muga, elkarlanerako espazioa” lehiaketaren irabazlea izan dela, “Pirenaico expandido” izeneko lanarekin. 35 x 50 cm x 70 cm-ko neurriak dituen lan hori burdina, kontratxapatua, beira zuntza, ispilua, esmaltea eta mapa bat erabiliz egin da.
Erakusketari buruzko informazio gehiago hemen.