Horrexegatik, POCTEFA programak lurraldean duen eragina erakusten duen bideo bat prestatu du. Hainbat pertsonen testigantzak jasotzen dira bertan, mugaz haraindiko lankidetzak herritarrengan eta lurraldearengan dagoeneko ikusi egiten den eragina duela azaltzen dutenak. Sustapen bideoa tresna baliagarria du programak, egitasmoak dituen onurak lau haizetara zabaltzeko. Gainera, halako lanarekin, bideoaren egileek berretsi egin dute mugaz haraindiko lankidetza modu eraginkorra dela garapen orekatua lortzeko bidean aurrera egiteko.