Esteka hau sakatuz, bazkideen kudeaketarako espazioan zure inskripzioa izapidetu dezakezu, eta bertan zure laneko datuak eta zure ideia aurrera eraman ahal izateko egokia den bazkidearen soslaia sartu ahal izango dituzu.

Denbora gutxi barru bazkideen bilatzailea egongo da erabiltzaileen esku, eta izena eman duten pertsonen datuak ikusi ahal izango dira bertan. Halaber, tresna horrek beste bazkide potentzial batzuen bilaketak egiteko aukera ere emango du.

Gogoratu Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2014-2020) deialdietako batean programatuak izan nahi duten lankidetza proiektu guztiek, bazkide frantses bat eta beste bazkide espainiar bat izan behar dutela, gutxienez.

Bilatzailearen bitartez lankidetza proiektuak bultzatzeko bazkideen bilaketa eta sinergien sorrera bultzatzea da gure helburua.