Dokuweb hori lurraldean eta nazio mailan hedatu da, lurraldeko prentsa digitalean eta sare sozialetan eta bilatzaileetan egin den on-line kanpainaren bitartez. Helburua: biztanleak mugaz gaindiko elkarlanari eta elkarlan horrek lurraldearentzat eta bertako biztanleentzat dituen onurei buruz sentsibilizatzea. Horrez gain, onuradun potentzialek, gureak bezalako mugaz gaindiko lurraldeak eskaintzen dituen onurei buruzko informazioa jasotzeko aukera ere badute.

POCTEFAk sorturiko dokuwebak, 2007-2013 programazio epealdian lurraldean aurrera eraman diren proiektuei buruzko informazio atseginagoa, partaidetzan oinarrituagoa, eskaintzen die erabiltzaileei. Bideoak, testuak, argazkiak eta grafikoak multimedia plataforma berean integratzeari esker, erabiltzaileek ikusi nahi duten informazioa aukeratu ahal izango dute, esperientzia libreagoa eta interaktiboagoa eskainiz.

Komunikaziorako tresna berri horren garapenari esker, EBk, Espainia-Frantzia-Andorra muga ingurunean lurralde elkarlanerako proiektuak finantzatuz, tokian aurrera eramandako ekintza era egokian ikusiko dela bermatzen da. Zehatzago esanez, lurraldeko eragileen dinamismoa eta Programaren eraginak, eta programak lurraldean eta bertako biztanleengan duen dinamismoa erakusten ditu.

POCTEFAren dokuweba hemen sakatuz ikusi ahal izango duzue.