TERTROB proiektuaren % 65 Europako FEDER funtsekin finantzatu da POCTEFA programaren bitartez. Bere helburua kideen gaitasuna areagotzea da, arte eszenikoen arloan; batez ere, trobak egiteko artean. Horretarako, ekimenen berri emateko eta bitartekaritza kulturala garatzeko tresnak denen eskura jartzen dira, eta kideei ekintza bateratuak bultzatzera laguntzen zaie, betiere mugaz haraindiko sektore kultural berritzailea eta ekonomikoki bideragarria dena egituratu ahal izateko.
Proiektua bere testuinguruan kokatzeko oinarri hartu genuen Pennautier-ko TROBAR Na Loba Zentroan 1996tik 2002ra bitartean egindako lana. Izan ere, epe horretan, zentroa Europako erreferente bihurtu zen, trobak egiteko artean egindako ikerketari eta zabalkundeari dagokionez. Aldi berean, lurraldeko administrazioak ere arte mota horrek ondarearen balio turistikorako duen garrantziaz jabetzen ari dira, bereziki Erdi Aroko iraganarekin zerikusia duten ekimen turistikoak bideratzen dituztenak.