Proiektuak egiteko deialdi honetarako prestatzen ari al zarete? Jardunaldi hau zuentzako prestatuta dago. POCTEFA programako talde guztiak zuen hautagaitzan laguntzeko helburuarekin egongo da bertan, baita hau modu formalean Programaren aurrean aurkeztu aurretik azken gomendioak emateko. Aprobetxa ezazue aukera hau, proiektuen deialdira aurkezteko azken eguna maiatzaren 3a da. Azken lerro zuzena da eta.

Jardunaldiaren programa: EGEF finantzamenduko Interacte-eko aditu batekin aurkezpena, autofinantzamendu eta ko-finantzamendu publikoak, obligazioak kontratazio publikoari eta publizitateari dagokionez, Estatuko diru-laguntzen gaineko legeak… Garrantzi berezia emango zaio emaitzak ebaluatzeko adierazleei. Eta nola ez, esperientziak partekatzeko eta jendearekin topatzeko aukera, programako proiektuen aurkezleak eta POCTEFAko teknikari ugari egongo dira.

Gogoratzeko, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetza Programa Europar Batasunak finantzatzen du, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) 168 milioi bat eurotako aurrekontuarekin. Proiektuak egiteko dei berri honetarako gainontzeko aurrekontua 29,5 milioi eurotakoa da eta EGEFk kostu totalaren %65a jarriko du. Pirinioetako Lan Elkarteak Europako Programa hau kudeatzeko baimena du.

Informazio gehiago POCTEFA programaren webgunean.