Deialdi honen bitartez, ekintza, jarduera eta zeregin teknikoak gauzatzeko laguntza teknikoa izeneko lehiaketaren lizitazioa jakinarazten da, honako proiektu honetarako: “Mendebaldeko Pirinioetako jarduera ekonomikoko guneak ikertzeko eta berreskuratzeko lanak” (ZonE 31/64). POCTEFA programaren esparruan onartutako ekimena da, eta EB fondoez lagunduta dago. Deialdia Navarra de Suelo y Vivienda, S.A (NASUVINSA) enpresa publikoak egin du. Lizitaziorako aurrekontua 220.290 €-koa da (BEZ kanpo), eta egikaritzapen-epea, 24 hilabetekoa. Eskaintzak aurkezteko epea 2012ko abuztuaren 16ra arte dago zabalik. Baldintza arautzaileen agiria eskatzen duenaren esku dago frantsesez eta gazteleraz.