Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP), POCTEFAren Kudeaketarako Agintaritzak, programa horrek lurralde osoan eta Espainia, Frantzia eta Andorra arteko mugaz gaindiko lankidetzan duen eragin positiboa azpimarratu du.

Europar Batasunak, Lurralde Garapenerako Europar Fondoaren (FEDER) bitartez Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko 2007-2013 Lankidetzarako Programari emandako zuzkidura 168 milioi euro ingurukoa da. FEDER fondoen finantzaketa tasa, eragiketen barruan diruz lagundu daitekeen kostu osoaren %65ekoa da.

2013ko abenduan kandidaturak aurkezteko epealdia amaitu ondoren, 38 proiektu hautagai jaso ziren, 13 milioi euroko eskaerarekin. Deialdiaren arrakastak eta proiektuen kalitateak zaildu egin dute Programazio Batzordeak erabakiak hartzeko zuen lana, ezarritako aurrekontua kontuan izanik.

Programaturiko proiektuen zerrenda zehaztua POCTEFAren webgunean ikus daiteke.