Datorren azaroaren 23an, Piriniotako Lankidetza Elkarteko lehendakariak hitzordua izango dute Toulousen Midi-Pyrénées eskualdeak bere lehendakaritzarako(2009-2011) proposatu dituen orientabideen inguruan eztabaidatzeko.

Aurreko urrian Montpellierren ospatutako azkenengo Piriniotako Lankidetza Elkarteko (PLE) Biltzar Nagusi Midi-Pyrénées eskualdeko lehendakaritzak erakunde honen « mendi » izaera berrestea nahi du, Pirinioen zerbitzurako eta hauen etorkizunerako tresna eraginkorra izan dadin.
Gainera, Pirinioen identitatea, erakargarritasuna eta ikusgarritasuna indartu nahi ditu, hauen garapen jasangarria bermatzeko.

Zentzu honetan tamaina handiko bi lan abiaraziko ditu erakundeak elkarte mailan eta PLEko kide guztiek hartuko dute parte:
· Aldaketa klimatikoan oinarritutako izapideak izango dituzte, beste mendikate batzuetan egin diren lankidetzen antzera, Alpeak adibidez.
· Pirinioak gure mugez haraindik sustatzeko, kanpainia garrantzitsu bat aurrera eramango da, batez ere turismoari eta komunikazioari dagokionez « 2011 Pirinioen Urtea » bilakatzeko asmoarekin.

Gainera, Midi-Pyrénées eskualdearen lehendakaritzan zehar PLEk onespena sustatzeko lanean jarraituko du Frantziak eta Europak eskatuta, lurraldeak dituen erronka eta berezitasunak kontutan hartzea ahalbidetzeko.

Lehendakaritza honetan zehar PLE modernizatzeko asmoa ere badago, batez ere Andorra Partzuergo barruan sartzeari dagokionez.

Azkenik, PLE beraren etorkizuna kontutan hartuta, erakundeak, bere lurraldeari eskainiko dion etorkizuna diseinatzeko asmoa du, PLEk 5 urteren buruan zehazteko asmoa duen Ekintza Planaren bidez.