Marc Carballido, PLEko presidente ordezkaria, idazkari orokorra eta bere zuzendaria Bruselan bildu ziren urtarrilean Europar Batzordearekin eta Europako beste zenbait erakunderekin: Europar Batasuneko lankidetza politika kudeatzen duen DG Eskualde Politikarekin, etorkizuneko lankidetza programez arduratzen den Europako diputatuarekin, Frantziak Bruselan duen ordezkaritza iraunkorrarekin, Europako Eskualde Periferiko eta Itsas ingurukoen konferentziako ordezkari nagusiarekin eta PLE osatzen duten eskualdeetako ordezkariekin eta PLEko kide den Andorrako enbaxadorearekin bildu dira.

Bilera hauen helburua: PLE Europako 2014/2020 proiektuetara begira egingo diren hausnarketetan ezinbestekoa den eragile gisa aintzat hartzea. PLEk egonaldia aprobetxatu du Kohesioari buruz egin duen 5. txostena  aurkezteko. Hau PLEko webgunean deskargatu daiteke. Lankidetza honek PLEk Pirinioekin lotutako gaietan eta mugaz gaindiko lankidetzan egiten duen kudeaketa integratua balioztatzen du. Bereziki asmo handiko kohesio politika, mendi inguruan mugaz gaindiko lankidetzarako bitarteko indartuekin.

PLEko ordezkariak pozik bueltatu dira bidaia honetatik, etorkizunean egingo diren proiektuei dagokionez. Hauek finantzaketa hobea izango dute eta POCTEFAk Europan izango duen onarpenari dagokionez ere harro azaldu dira eskualdeek eta Estatu batek lurralde bat kudeatzeko eta gobernatzeko Europako Programa gisa.