Pirinioz gaindiko Pirene kazetaritza Sariaren 17. edizioko epaimahaiak, Diari d’Andorrako erredaktore den Alba Doralek, Andorrako Gobernuko komunikazio arduradun den Marc Rodríguezek eta Ràdio Ser Principat d’Andorra irrati kateko erredaktore den Ester Ponsek osaturikoak, aurkezturiko 16 lanak aztertu ondoren, horietako 9 prentsa idatzikoak eta 7 irrati eta telebistakoak, honako sari hauek ematea erabaki zuen:

  •  Prentsa Idatzia kategoriako Pirene 2012 saria, 3.000 eurokoa, Pyrénées Magazine aldizkariak argitaraturiko Patrice Teisseire-Dufourren “A l’assaut de l’Aneto” (Aneto mendian gora) erreportajeari. Epaimahaiak idazketaren indarra eta hizkuntzaren lanketa balioetsi zituen, izan ere, irakurleei Aneto mendira igotzeak duen zailtasuna bizitzeko aukera ematen baitie. Testuarekin batera dauden irudien kalitatea ere azpimarratu zuen.
  •  Ikus-entzunezkoak kategoriako Pirene 2012 saria, 3.000 eurokoa, 2012ko maiatzaren 29an Televisió de Catalunyak emandako Núria Castejarrek zuzendutako Terreny personal emanaldiko “La Cerdanya” erreportajeari. Lurralde jakin bati, Cerdanyari loturiko hainbat errealitate eta erlazio modu berri, XXI. mendeko Pirinioetan zabaltzen diren ikuspegiei begira aurrera eraman beharreko aldaketak azpimarratuz, deskribatuak.

Informazio gehiago www.pirene.ad web gunean