Joan den ekainaren 10ean Foixen egin zen RES’PIR proiektuaren amaierako mintegian, partzuergoko bazkideek, 2010ean elkarrekin lanean hasi zirenetik aurrera eramandako ekintzei jarraipena emateko prestasuna erakutsi zuten.

Lau urte horietan, Midi Pyrénéetako Ariègeko eta Kataluniako Gironako bost erakunde lankidetzan aritu dira, kalitatezko turismo iraunkor eskaintza bateratua sortzeko, naturan bertan, mugaz gaindiko Pirinioetako eremuan. Denbora tarte horretan, RES’PIRek Pirinioz gaindiko turismo sarearen parte gisa ziurtatu ditu Ariègeko turismo aktiboko hamahiru enpresa eta Gironako hamaika.

“Pirinioetako mugaz gaindiko gunean turismo aktibo iraunkorra lortzeko kalitatezko ikuspegiaren jarraikortasuna” izan zen amaierako mintegiaren izenburua. Bertan, lurraldean dauden aire libreko aisia enpresak neurri handiagoan inbolukratzeko beharra islatu zen, eta emaitzak aire libreko kirolen behatokira bideratu ziren.

RES’PIR-en ondorioei buruz gehiago jakiteko, bisita ezazu webgunea.