Jacako izotz pistak, Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP), Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboaren (POCTEFA) Kudeaketa Agintaritza gisa urtero antolatzen duen Europako Lankidetzaren Eguna jaso zuen joan den irailaren 21ean.

Pirinioen osaketari buruzko Pirene kondaira eta Europan gero eta indar gehiago duen mugak gainditzeko ideia izan ziren hainbat lurraldetatik eta herrialdetatik etorritako artisten partaidetza izan zuen zirku ikuskizunaren ildoak. Helburua: aniztasuna aberastasun bilakatzea eta mugak eraistea izan zen, artearen eta zirkuaren lengoaia komunaren bitartez.

Pirinioetako Lan Elkartea, gainera, Europako Lankidetzaren Egunaz baliatu zen, 2007-2013 epealdian POCTEFAren laguntzaz finantzatutako zenbait proiekturen berri emateko Jacako biztanleei eta turistei.

Huescako ANIMAHU elkarteak eta Jacako Udalak, zirkuaren garapenerako PYRÉNÉES DE CIRQUE eta CIRC-QUE-O! lankidetza proiektuetako bazkideek, ere hartu zuten parte ekitaldiaren antolakuntzan eta garapenean.

Ikuskizuna, Jacako Udalak urtero antolatzen duen “Pirinio Magikoak” zikloaren hirugarren edizioaren amaiera ekitaldia ere izan zen.