Parte hartu nahi al duzu? Oso erraza da. Muga inguruko artista gaztea izan behar zara, “Muga, elkarlanerako gunea” gaiari buruzko artelan bat egin eta kandidatura espedientea bidali beharko duzu 2012ko ekainaren 30a baino lehen. Muga inguruko lurraldeetatik etorritako artistez eta arte adituz osatutako epaimahaiak erakusketaren parte izango diren lanak aukeratu eta hiru lan hoberenak sarituko ditu: 14-18 urte arteko kategoria (1000 € materialerako edo prestakuntzarako), Artista Gaztea kategoria (1000 € materialerako edo prestakuntzarako) eta Sari Nagusia (3000 € materialerako edo prestakuntzarako).

Talenturik ba al duzu? Parte hartu eta, beharbada, zure artelana Iruñeko Gotorlekuko Arma Aretoan erakutsiko da, irailaren 17tik aurrera, eta ondoren, muga inguruko lurralde osoko beste hainbat aretotan.

________________

Pirinioetako Lan Elkarteak, POCTEFAko kudeaketa agintaritza gisa, “Muga, elkarlanerako gunea” lehiaketa antolatu du.
Interact Sare europarrak, Europar Batzordearen laguntzarekin, Europako Elkarlanaren eguna antolatu du, 2012ko irailaren 21erako.
Esparru horretan, muga bakoitzean Europar Batasunaren lurraldeen elkarlana ospatuko da zenbait ekitaldiren bitartez, hiritar europarren artean Europar Batasunaren ekintza hedatzeko eta elkarlana Europa eraikitzeko ardatz nagusietako gisa aldarrikatzeko.
CTP-ak, POCTEFA programa europarreko kudeaketa agintaritza gisa, arte lehiaketa bat antolatu du, irailaren 17an Iruñean abiatuko den eta ondoren, POCTEFA-rako aukeratu daitekeen inguruko lurraldeetara joango den erakusketa ibiltaria prestatzeko.
_________________


Jaitsi lehiaketaren araudia (gaztelaniaz edo frantsesez) eta kandidatura espedientea (gaztelaniaz edo frantsesez)

Harremanetarako

Sonia Aizpuru, CTP-ko komunikazio arduraduna
s.laizpuru@poctefa.eu
tel. +34 974 36 37 18

Mikeldi Miranda
m.miranda@ctp.org
tel. +34 974 35 55 17