Jardunaldiaren gaia “Eskualdeen parte hartzea Europako politikan” zen. Zer proposatu zitzaien parte hartzaileei konkretuki?

Ideia ez zen berehala sortu, inolaz ere.

Europako finantzaketa duten Programen eta Proiektuen esparruan, modu batean edo bestean, Europar Batasunarekin inplikatuta dauden Nafarroako erakunde eta pertsona fisiko ugarik parte hartzen dute. Guztiekin dugu bi aldetako harremana aholkularitzaren eta dauden programa guztietarako finantzaketa edo parte hartzea bilatzeko esparruei dagokionez.

Duela asko antzeman genuen guztien artean dauden antzekotasuna, finantzaketa bilatzeko orduan arazo berdinak baitzeuden.

Gaur egun bizitzen ari garen errealitatean, sare sozialak presentzia handia duten errealitatean alegia, eta pentsatzen genuen erakunde eta pertsona guztiek antzerako ardurak dituztela jakinda, jardunaldi honekin eskualdeko politikak Europar Batasunean parte hartzeak sortzen zuen interesa nolakoa zen kalkulatzea nahi zen, etorkizunean Erkidego Sozial bat eraikitzeko asmoarekin.

Jardunaldiaren formatua deialdiari erantzungo zion publikoaren heterogeneotasunaren arabera diseinatu zen; hori dela eta topaketa bi tailerretan eta mahai-inguru batean banatu zen, gauza zehatzetatik orokorretara abiatuz, publikoarengan interesa pizteko, bai programen eta deialdien gainean, eta zentzu zabalago batean Europaren inguruan.

Badirudi ongi aukeratu genuela formatua, jardunaldi honek izan duen etorrera arrakasta kontutan hartuta. Nafarroako erakunde desberdinetako 140 pertsonek parte hartu zuten.

 

 

Jardunaldi honen azken helburua Partaidetza Europarra duen Erkidego Sozial bat sortzea da. Zer esan nahi du eta zer itxaron dezakegu ekimen honetaz?

Hain zuzen ere, Erkidego Soziala sortzea da azken helburua, jardunaldia ekimen honek zer nolako interesa sortu lezakeen jakiteko ikerketa izan zen.

Honen helburua, alde batetik lan esparru berean esperientziak parteka ditzaketen pertsona edo erakunde talde bati prestakuntza eskaintzea, arazo komunentzako konponbideak aurkitzeko, eta beste aldetik, gure Zuzendaritza Orokorrari pertsona hauekin egiten duen bi aldeko komunikazio lana erraztuko dio, Europar Batasuneko berriak eta dokumentuak

Helburu hauek guztiak lortzeko tresna egokiena zein izango den erabakitzea, hau martxan jartzea eta ia funtzionatzen duen ikustea besterik ez da gelditzen.

Ekimen hau beste lurralde batzuetara transferitu edo luzatu daitekeela uste al duzu?

Noski, hori pentsatzeaz gain, gure helburuen artean aurkitzen da hori.

Lehen bulkada eman diogu esperientzia honi eskala txikian eta lokalizatuta genituen parte hartzaileekin, hau da eskualdean bertan, hala ere, hasieratik planteatu dugu ezin garela eskualde mailan gelditu eta talde bezala lurralde mugarik gabe irekita egon behar dela.

Kontutan eduki behar dugu gainera Europar Batasunaren barruan dugun rolean daukagun jarduera garrantzitsuenetakoa beste eskualdetako eta Batasuneko beste herrialdetako bazkideekin elkarreragitea dela, beraz, ez ditugu ateak itxiko eratuko dugun taldearen dimentsioa pentsatzeko orduan.

Bestalde, martxan jarri dugun ekimena transferigarria den ala ez kontutan hartuta, zalantzarik gabe beste lurraldeetara ere luzatu daitekeela esan daiteke, ez da zaila asmatzea gainontzeko lurraldeetan ere, Espainian zein Frantzian helburu berdina duten erakundeak eta pertsona taldeak daudela, hau Europar Batasuneko politikan parte hartzea izanik, Europako funtsen bidez.