Panorama aldizkariaren udaberriko edizioaren izenburua “Erkidegoen senidetzea” da, eta bertan, kohesio funtsek erkidegoen arteko hurbilketarako egin duten lana azpimarratzen du, PEACE programaren adibidearen bitartez, batez ere.

Beste alde batetik, aldizkari horrek kohesio politikak Europako hazkunde ekonomikoaren berreskuratzean bete duen leku garrantzitsua azpimarratzen du. Etorkizunean, politika horrek are gehiago indartuko du «Europa 2020» estrategiaren helburuak lortzeko prozesua, eta inbertsio iraunkorrean kontzentratuko da, lurralde, nazio eta Batasun mailako inbertsioen erabilera eraginkorragoari esker.

Azkenik, esan behar da duela denbora gutxi Batzordeak hiri garapenaren alorreko jardunbide onei buruzko datu base garrantzitsua eratu duela. Datu base hori informazio eta inspirazio iturri izango da hirientzat, kudeaketa agintarientzat eta hiri politikan parte hartzen duen beste edozein erakunderentzat, horrela gure hirien garapen adimentsuagoa, iraunkorragoa eta integratzaileagoa bultzatuz.

Panorama aldizkariaren udaberriko edizioaren bertsio digitala kontsultatzeko, sakatu hemen.