Joan den azaroaren 6an, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC), mendi guneetako klima aldaketari buruzko nazioarteko Solasaldia antolatu zuen Iruñeko Planetarioan. “Behatu, egokitzeko” lelopean, solasaldi horrek, klima aldaketari buruzko nazioarteko espezialistak bildu zituen Iruñean, mendi guneek etorkizunean izango dituzten aldaketak aztertzeko eta testuinguru berri horretara egokitzeko estrategia hoberenei buruz eztabaidatzeko.

Ekitaldira 150 pertsona baino gehiago hurbildu ziren, espezialistak, Europa, nazio eta lurralde mailako agintariak, gizarte eta ekonomia alorretako agenteak… Partaidetzaren ikuspegitik izan duen arrakastak garbi utzi du gai horrek hiritarren artean sortzen duen interesa.

Arratsaldean, OPCCk, proiektu horrek bere hiru urte baino gehiagotan ura, basoak, arrisku naturalak, bioaniztasuna edo tele-hautemate tresnak bezalako gaien inguruan lortu dituen emaitzak aurkeztu zituen.

CTPk, OPCCren etorkizunari buruzko konpromisoa erakutsi du

OPCC ekimen berritzailea da Europa mailan, mendi guneetan klimaren aldaketa aztertzeko. Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) jarri du martxan, eta Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Elkarlanerako 2007-2013 Programa Operatiboaren (POCTEFA) finantzaketa izan du. CTPren mintegi horretan, CTPk, Klimaren aldaketarako Pirinioetako Lan Elkartearen lanekin aurrera jarraitzeko asmoa erakutsi zuen. Ekitaldian azpimarratu zenez, beharrezkoa da klimaren aldaketa hori mendikate osoan behatzea eta erabaki politikoak hartzen laguntzeko lanean ari den OPCCa eraikitzen jarraitzea. Klimaren aldaketak jarduketa estrategiko ildoa izaten jarraituko du etorkizunean CTPrentzat, bere zeharkako izaerarengatik eta lurraldean eta gizakien jardueretan dituen ondorioengatik.

Mendi guneetako klimaren aldaketari buruzko Nazioarteko Solasaldiaren aurkezpenak kontsulta ditzakezue hemen sakatuz.