Honduraseko ordezkaritza Nelson Ulloa ingeniariak, baso eta ingurumen alorreko Ministerioaren aholkulari eta MiAmbiente proiektu bulegoaren koordinatzaileak, eta Sergio Palacio ingeniariak, Honduraseko Klimaren Aldaketako Zuzendari Nazionalak osatu dute. Noelia Joverrek, Garapenerako Nazio Batuen Programako (PNUD) kontsultoreak ere hartu zuen parte bileran.

OPCCren jarduketa lurraldearen orografia antzekoa duen–mendikate handiarekin– Hondurasen Ingurumen Ministerioa El Observatorio Nacional de Cambio Climático para el Desarrollo Sostenible (ONCCDS) izenekoa ari da martxan jartzen, ingurumen aldagaiei buruzko informazioa kudeatzeko plataforma, erabaki egokiagoak hartzeko orduan orientazioa emateko eta Honduraseko biztanleriak klimaren aldaketaren aurreko zaurgarritasuna dela eta erantzuteko izan behar duen gaitasuna hobetzeko. Espainiara egin duten bisitaz baliatuz, ordezkaritzako kideek Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiaren lana hurbiletik ezagutu nahi izan dute.

Hondurasentzat aberasgarria da hainbat urtetako ibilbidea duen OPCC bezalako ekimenei begiratzea. Halaber, OPCCrentzat ere interesgarria da nazioarte mailako beste Behatoki batzuekin harremanak ezartzea, helburu bikoitzarekin: alde batetik, sarean lan egitea, metodologiak konpartitzeko eta planetako hainbat mendi ekosistemetako zenbait adierazleren bilakaera alderatzeko, horrela klimaren aldaketaren eraginak era orokorrean ulertu ahal izateko; eta, beste alde batetik, etorkizunean mendi lurraldeek klimaren aldaketaren aurrean duten zaurgarritasunari buruzko elkarren arteko defentsa armonizatzeko, nazioz gaindiko eta lurraldez gaindiko eskalatan.

OPCCk aurrera jarraitzen du beste Behatoki batzuekin harremanak estutzeko asmoarekin, une honetan Mountain Research Initiative (MRI) izenekoaren, Alpeetako Konbentzioaren eta Karpatoetarako S4C Zientzia Taldearen bitartez egiten duen bezala.