Argitalpenak, Pirinioetako mendikatearen ikuspegi bateratutik, klima, ura, bioaniztasuna, basoak edo arrisku naturalak bezalako gaiak landu dituen proiektuaren ondorioak aurkezten ditu. Horrez gain, zeharkako gaiak ere landu ditu, egokitzapenaren eta teledekzioaren eremuetan. Halaber, proiektuak geoatari bat garatu du, argitaratuz joan den informazioa era kartografikoan ikusi ahal izateko.

Proiektuak aurrera eramandako ekintzei esker, beste gauza batzuen artean, mendikatearen batez besteko tenperatura azken hamar urteetan 0,21ºC igo dela ikusi eta Pirinio guztian euriteak eta elurteak %2,5 murriztu direla ahal izan da; eta landareen atlasa ere egin ahal izan da, Pirinioetako aniztasuna ezaugarritzeko eta espezie zaurgarrienak identifikatzeko xedez. Proiektuaren barruan, 2000 eta 2012. urteen artean Pirinioetako mendikateko basoetako landare formazioekin erlazionaturiko klima aldaketen eta lehorte epealdien ondorioak kontuan hartzen dituzten adierazleak ere egin dira.

Aldi berean, egokitze ekintzaren barruan lurraldeak klimaren aldaketen aurrean dituen zaurgarritasunak identifikatzearen ondorioz, mendiko egokitzapenerako ekimenen datu basea (85 Pirinioetan egokitzapen alorrean eta 18 Europako eremuan) argitaratu ahal izan da on-line.

Emaitza horiek Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiari, POCTEFAk, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programak, FEDER fondoen bitartez, finantzaketan lagunduta, bultzada ematen diote Pirinioetako klimaren eboluzioaren azterketan lanean jarraitzeko, horren eraginak mugatu eta ondoreetara egokitu ahal izateko.

Dokumentu guztia hemen kontsulta daiteke (FR eta ESP).