Bilera horretara joatea, azaroaren 30etik abenduaren 11ra Parisen egingo den Klimaren Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren (COP21) Aldeen hurrengo Konferentzian parte hartu aurreko jardueren barruan sartzen da.

Hitzaldi Publiko hori Lurraldeen Batzordeak (COR) eta Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak (CESE) antolatu zuten 2015eko azaroaren 19an. Bruselan adierazi zenez, CESE Batzordea, orokorrean, Europar Batasunak COP21eri buruz duen jarreraren (eta 2030erako isurketen %20 eta 2050erako %80 murrizteko konpromisoaren) alde agertzen da, eta Parisko akordioa ikuspegi juridikotik loteslea izatearen aldekoa da.

Hitzaldi horretan lurraldeetako eta tokiko gobernuetako ordezkariek eskainitako mezu nagusia, nazioarteko gobernantzak, ekonomiaren, gizartearen eta baliabide naturalen joan etorrien globalizazioak izan duen bilakaeraren erritmo bera eraman ez izanari buruzkoa izan zen. Halaber, estatuetako gobernuek eta gobernuen arteko mekanismoek mugak dituzte ingurumenarekin erlazionaturiko erronkei aurre egin ahal izateko.

Testuinguru horretan, tokiko gobernuek, gizarte zibilak eta intereseko beste talde batzuek bete behar duten tokia ezinbestekoa da lurraldeetan ekintza zehatzak ezartzeko. Eta lan hori gero eta gehiago onartzen dute estatu gehienek, oraindik behar adina egiten ez duten arren.

Horrela, Aldaketa Klimatikoari buruzko Pirinioetako Behatokia (OPCC), tokiko gobernuetatik bultzaturiko mugaz gaindiko ekimenaren adibide bikaina da. Pirinioetako Behatokiak azterlanak argitaratzen ditu eta klimaren aldaketak ekosistema naturaletan eta sektore sozioekonomikoetan duen eragina monitorizatzen du, Pirinio inguruetako lurraldeei egokitzen laguntzeko.