Lehenbiziko albisteak, Mundu mailako Meteorologia Erakundeak antolatu duen egun hori ospatzeko Katalunian egingo diren zenbait jarduera proposatzen ditu. Aurtengo gaia, gazteak, eta eguraldiarekin eta klimarekin duten konpromisoa izango da.

Bigarren informazioak, Europa mailako meteorologia zerbitzuen koordinazioa hobetzeko ekimena aipatzen du. Epe Ertaineko Iragarpen Zentro Europarrak (CEPPM) bideratuko du nazio mailako zerbitzu guztien lankidetza, eta zentro hori izango da atmosferari eta klimaren aldaketari buruzko zerbitzuak hornituko dituen iturria.