Jardunaldi horien helburua, klimaren aldaketaren alorrean lankidetzarako estrategiaren etorkizuneko oinarriak ezartzea izan zen, datorren maiatzaren 31n OPCC-POCTEFA proiektua amaitu ondoren. Topaketan, behatokia osatzen duten lurraldeetako erreferente teknikoek, Pirinioetako Lan Elkarteko (CTP) zuzendaritzak eta presidentziak eta OPCCko koordinatzaileak hartu zuten parte.

Topaketa horrek, ekintza plan batean eta funtzionamendu mekanismoetan aurrera egiteko aukera eman du, gobernantza mailan, Behatokiaren hurrengo garapen faserako.

Une honetan, OPCCko bazkideak, OPCC EFA 235/11 proiektuaren emaitzen aurkezpenean ari dira lanean. Emaitza horiek webgunean argitaratuko dira datozen asteetan.