Lurraldeek sarritan burutzen dituzte trukaketak mugetan dituzten herrialdeekin, baina ez da ohikoa topaketa horiek ondareari, turismoari edo hirigintzari buruzkoak izatea. Herrialdeen ekintza europarraren sinesgarritasuna mugaz gaindiko lurraldeen bilakaeraren araberakoa da neurri handian. Lurralde horiek benetako laborategi europarrak dira: gatazka eta lehia artean, nola eraiki kultur plangintza politika lurralde horietan? Muga inguruko lurraldeak oso toki egokiak izan daitezke elkarlanerako, berrikuntzarako eta garapen ekonomikorako. Bilera horietan, aktore frantsesek eta espainiarrek praktikak trukatzea, esperientziak ebaluatzea eta etorkizunerako estrategia berriak proiektatzea proposatzen da. CTP-k ekitaldi horretan hartuko du parte, Xavier Bernard-ek, erakundearen zuzendariak, emango duen hitzaldiaren bitartez. Hitzaldiaren gaia, kohesiorako politika europarra izango da: etorkizuneko programak “Elkarlan berrirantz”.