Programaren helburua Espainiako, Frantziako eta Andorrako muga inguruko lurraldearen garapen iraunkorra sustatzea da, Pirinioetako bi aldeetako eragileek diseinatutako eta kudeatutako lankidetza proiektuen ko-finantzaketaren bitartez.

Lurralde lankidetzarako tresna europar horren bosgarren belaunaldia da, eta epealdi berrirako 189 milioi euroko aurrekontua du, Lurralde Garapenerako Fondo Europarretik (FEDER) jasotakoa. Proiektuek jasotzen dituzten eta POCTEFAk kudeatzen dituen FEDER fondoak proiektu horien finantzaketaren %65 dira. Horrela, POCTEFA 2014-2020k 189 milioi euro ditu, eta horrek, lurraldeko proiektuetan egin beharreko inbertsioaren balio osoa 273 milioi euro ingurukoa dela adierazten du. Aurrekontu hori hazkunde adimenduna, iraunkorra eta integratzailea sustatzera bideratuko da, Estrategia Europa 2020 izenekoak markatutako helburuekin bat etorriz. Programak lankidetzarako aukera berriak eskaintzen ditu Pirinioetako bi aldeetako erakundeen eta eragileen artean, eta horien onuradunak lurraldeko biztanleak izango dira.

Programak jasotzen duenez, Pirinioetako Lan Elkartea (CTP) izango da, berriro ere, Programa Kudeatuko duen Agintaritza, POCTEFA 2007-2013 programan gertatu zen bezala. Programak proiektuen aukeraketa antolatzen du, proiektu deialdien bitartez. Lehenbiziko deialdiaren datak onespenaren zain daude, eta denbora gutxi barru jakinaraziko dira.

2014-2020 epealdian, programak, lurraldearen arazo komunetarako konponbideak bilatzen zentratuko diren proiektuak kofinantzatuko ditu, hainbat alorretan, ingurumenean, I+G-an, mugikortasunean, prestakuntzan, etab. 15 milioi biztanle inguruko lurralderako. Programa hemen kontsulta daiteke.