‘Nire uda Pirinioetan’ argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea ireki zenetik argazki ikusgarriak jaso ditugu, mugaren bi aldeetatik. CTPren Facebook-eko gunean ikus ditzakezu.

Argazkiak bidaltzeko epea datorren irailaren 30ean amaituko da. 18 urtetik gorako edozeinek bidal ditzake bere argazkiak, eta bi gaueko egonaldia irabazi Jacako Reina Felicia hotelean. Horretarako, ctppoctefa@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko ditu bere argazkiak.

Lehiaketa horrekin, Pirinioetako Lan Elkartearen helburua Pirinioetako lurraldearen natura eta kultur ondarea ezagutaraztea eta balioa ematea da.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, hautagaiak CTPren jarraitzaile izan beharko du Twitterren (@ctppoctefa) edo “atsegin dut” sakatu Facebook-eko gunean (Communauté de Travail des Pyrénées/Comunidad de Trabajo de los Pirineos).

Kontsulta itzazu lehiaketa honen oinarri osoak esteka honetan eta bidali zure argazkiak.