Kongresuaren gai nagusia neguko bidezaintza krisi garaietan izango da. Horrez gain beste gai batzuk ere landuko dira, klimaren aldaketa eta bide segurtasunean dituen ondorioak, ikuspegi operatiboa eta neguko bidezaintzaren kudeaketa, neguko bide segurtasunerako ekipamenduak eta materialak…

Andorra la Vellako Kongresu Zentroak jasoko ditu irekiera eta amaiera ekitaldia eta ekitaldi nagusia; eta baita programatutako 100 hitzaldi baino gehiago eta aurreikusitako zenbait saio tekniko ere. Horrez gain, Kongresu Zentrotik minutu gutxitara, erakusketa gune batean, sektoreko enpresen ordezkaritza zabala osatuko duten ehun bat erakusle egongo dira. Amaitzeko, Pas de la Casan egongo den izotz zirkuituak elurra kentzeko makinen txapelketa jasoko du, eta makineria erakusketak egiteko tokia izango da.

Neguko Bidezaintzari buruzko XIV. Nazioarteko Kongresua World Road Associationek, Govern d’Andorrak eta Comú d’Andorra la Vella izenekoek antolatzen dute.

Neguko Bidezaintzari buruzko XIV. Nazioarteko Kongresuaren programa osoa kontsulta dezakezu hemen sakatuz.

Kontsulta itzazu izena emateko tarifak eta sar zaitez izena emateko formulariora hemen sakatuz.