PLE-CTP-ko kide diren lurraldeetako presidenteak, bildu ziren, aurreikusi bezala, eta “Pirinioen bi aldeetan dauden trenbide lineen loturaren aldeko adierazpen komuna” onartu zuten (Jaitsi dokumentua gaztelaniaz eta fransesez).

Presidenteek Europar Batzordeak, 2014-2020 epealdirako, 2011ko urriaren 6an argitaratu dituen kohesio politikari buruz egindako proposamenak hartzen dituzte kontuan ere bai, eta Estatuen eta Europar Legebiltzarraren laguntzarako deia egiten dute.
Marko horren barruan, eta Pirinioetako Lan Erkidegoaren (PLE-CTP) izenean, berau baita mugaz gaindiko elkarlanerako europar planaren agente nagusia, proposamen horietan mugaz gaindiko elkarlanari emandako toki garrantzitsuarengatik pozten dira. Hori dela eta, PLE-CTP, 2007tik programa europar bat kudeatzen duen Europako mugaz gaindiko lehenbiziko erakundea dela gogorarazi nahi dute. Mugaz gaindiko kudeaketa integratuari buruzko parerik gabeko esperientzia horretaz eta Europako lurralde integrazioa indartzera bideratutako berrikuntzaz baliatuz, PLE-CTP-k jakinarazten die Europar Batzordeari eta bertako kide diren Estatuei, 2014-2020 epealdirako mugaz gaindiko elkarlanerako funts europarren kudeaketarako hautagai gisa aurkezuko dela egokia den unean, hori dela eta, orain hasita, etorkizunean sortuko den proiektuen belaunaldi berria prestatzen ari gara.

Presidenteek, muga aldeko 600 aktore sozio-ekonomiko inguru bildu zituen Osoko Kontseiluaren arrakasta azpimarratu zuten, Yolanda Barcinak, Nafarroako Foru Erkidegoko presidenteak erasoa jasan bazuen ere.
Izan ere, jende aurreko mahainguruan, Presidenteak, abiadura handiko linearen aurkakoen erasoa jasan zuen. Frantziako polizia nazionala ikerketa burutzen ari da, eta Midi-Pyrénées lurraldeak salaketa jarri du. Saioa eten ondoren, Presidentea mahaingurura itzuli zen, partaideen txaloen artean. Presidente guztiek erasoa gaitzetsi eta Nafarroako Presidentearen odol hotza azpimarratu zuten.

 

Presidentzia berriaren ardatz estrategiko nagusiak

Presidentzia hartzeko orduan eman zuen hitzaldian, Yolanda Barcinak, ekintza koldarren ondorioz intimidatua ez izateko duen erabakia adierazi zuen, eta PLE-CTP-ko Presidente gisa, Atlantialdeko eta Mediterraneoko trenbide ardatzen proiektuak bultzatzen jarraituko duela, eta baita Pirinioetako erdialdeko igarobidea ere. Ondoren, PLE-CTP-k hurrengo bi urteetan aurrera eramango duen estrategiaren ardatz nagusiak azaldu zituen:

  • Espainia-Frantzia-Andorra lurralde elkarlanerako Operazio Programaren Proiektuen bigarren Deialdia kudeatzea eta PLE-CTP-k, muga arteko elkarlanerako funts europarren kudeaketarako duen 2014-2020 kandidatura sustatzea Batzorde Europarraren aurrean;
  • Midi-Pyrénées lurraldeko Presidentziak hasitako proiektuekin jarraitu, Klimaren Aldaketaren Pirinioetako Behatokia, batez ere;
  • PLE-CTP-ren eboluzio juridikoaren azken fasea amaitzea, Andorrako Printzerria PLE-CTP-ren barruan sartzea formalizatuz;
  • Hazkunde adimendunera, jasangarrira eta integratzailera zuzendutako muga arteko elkarlanerako proiektuak bultzatzea, Europa 2020 estrategiaren barruan. Eta PLE-CTP-k Europako eszenan betetzen duen tokia indartzen jarraitzea, funtsezko solaskide izan dadin gizarte kohesio politikan, azpiegituren eta garraioen alorrean.
  • Garapen jasangarrira zuzendutako ekintzak sustatzea, Pirinioetako espazio naturalen sarearen sorrera, besteak beste.
  • Turismo jasangarriko jarduerak garatzea, Turismoaren sektorea profesionalizatzeko eta Pirinioak/Pirineos/Pyrénées marka indartzeko.