Joan den apirilaren 9an Mugaz gaindiko Pau Casals Ikerketa Zentroa inauguratu zen Prades del Conflenten. CECASALS2 lankidetza proiektuaren barruan berriztatu den eraikina da, bertan Kataluniako Unibertsitateko ikastaroak, prestakuntza mintegiak eta trukaketak jasotzeko, Frantziako, Espainiako eta Andorrako ikasleen artean.

Francesc Homs Catalunyako Generalitateko Lehendakaritza sailburua izan zen inaugurazio ekitaldiaren buru. Bertan hartu zuten parte, baita ere, Andorrako Gobernuko, Kataluniako aldundietako eta Frantzian dauden Pyrénées-Orientales departamentuko eta Languedoc-Roussillon lurraldeko ordezkariek, besteak beste.

Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Programa Operatiboaren (POCTEFA) barruan programatu den CECASALS2 proiektuak, ikasgelak jasoko dituen 600 metro karratuko eraikina berriztatzeko aukera eman du. Horrez gain, beste bi eraikin ere egin ahal izan dira, ikasleek ostatu har dezaten. Proiektuaren kostu osoa 2,15 milioi eurokoa izan da, eta horietatik 1,4 POCTEFAren FEDER funtsetatik jaso dira.

Zentro berriari esker Frantziako, Espainiako eta Andorrako ikasleen arteko mugaz gaindiko trukaketak egin ahal izango dira urte osoan, eta horrek eragin ekonomiko handia izango du inguru horretan, uda garaitik kanpo.

Pere Roquet CTPko idazkari nagusia inaugurazio ekitaldian egon zen, eta Pirinioez gaindiko lankidetzak prestakuntzaren alorrean duen garrantzia eta POCTEFA 2007-2013k CECASALS2 bezalako proiektuak aurrera eramateko orduan egin duen lana azpimarratu du.