Lurralde horietan jokoan dagoena gogoratu behar dugu. Egunero, milaka eta milaka pertsonak mugak gainditzen dituzte, lan egiteko, kontsumitzeko, zerbitzuak eskuratzeko edo beraien bizikideekin trukaketak egiteko, besterik gabe.
Horrela, Frantzian, muga batetik gertu bizi diren ia 340.000 pertsonak ondoko herrialdean egiten dute lan. Fenomeno horrek, mugaz gaindiko benetako bizitza taldeak sortu ditu, eta talde horietan mugaz gaindiko elkarlanerako egitasmo pilotuak jarri dira martxan, fenomeno horretatik sortzen diren arazoei erantzun ahal izateko.
Mugaz gaindiko aglomerazio handiak dituzten lurralde horiek proiektu komunak, hirietakoak, sozio-ekonomikoak… eraiki behar dituzte; eta etorkizunari begira, mugaz gaindiko fenomenoak desenkriptatzeko ezagutza tresnak behar dituzte.
Une honetan datu puntualak eta partzialak baino ez ditugu; oso gutxitan dira mugaz gaindikoak edo lurraldeen artean konparatzeko modukoak. Hori dela eta, oraindik enbrioi egoeran dagoen “behaketa” hori ezinbestekoa da mugaz gaindiko lurraldeen antolakuntza politika eraginkorra burutzeko.
Lurraldearen antolakuntzarako oso garrantzitsuak diren erronka horiek izan ziren mintegiko eztabaiden erdigunea.
Mintegian, tokiko aktoreek egindako saiakerei eta etorkizunari dagokionez, toki, nazio eta Europa mailako benetako mugaz gaindiko behaketa lortzeko, beharrezkoa den bilakaerari buruzko eztabaida ere egon zen.
nformazio gehiagorako, prentsa oharra jaitsi dezakezue frantsesez.