OACT-ek Andorrako Estatua ordezkatuko du Pirinioetako Lan Erkidegoaren barruan, eta Andorrari, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Elkarlanerako Operazio Programaren (POCTEFA) barruan elkarlanean aritzeko aukera eman beharko dio. Partaidetza hori, Frantziak Baionako Hitzarmenaren barruan Printzerria sartzeko eta emendatzeko Protokoloa berrestearen mende dago. Testua Frantziako Legebiltzarrak aztertu beharko du. Andorrako Kanpo Arazoetako Ministroak, Gilbert Saboyak, Andorrako Printzerriarentzat PLE-CTP-ko Partzuergoko eskubide osoko kide izateak dakarren aukera eta POCTEFAren barruan garatzen diren mugaz gaindiko egitasmoetan parte hartzeko zabaltzen diren aukerak azpimarratu zituen.