Sariak lehiaketara aurkeztutako artelanak ebaluatu zituzten bi epaimahaikidek eman zituzten. Lehenik eta behin, Javier Manzanosek, Huarte Arte Garaikideko Zentroko zuzendariak, Amaia Graciari diploma bat eman zion, bera izan baitzen lehiaketaren Sari nagusia irabazi zuena (3.000 €). Gracia artista plastiko gaztea da, Bilbaoarte arte ekoizpeneko zentroko kidea bera. Azken urteotako lana Pirinioak ardatz hartuta egin du.
Ondoren, Alfons Valdés arkitekto eta pintorearen epaimahaiko Andorrako kidearen txanda izan zen. Jendaurrean zera adierazi zuen Valdesek, Andorra bi herrialde mugakideren arteko zubi kulturala dela. Hitzok esan aurretik, domino-fitxa bat bere ohiko diseinuen antzera margotu zuen, 21eko jardunaldian botatzekoak ziren domino-fitxen artean jar zezaten. Bigarren saria (1.000 €) Alexandre Montourcy-k irabazi zuen. Lan konpromisoak tarteko ez zuenez bertaratzerik izan, mezua bidali zuen. CTParen eta POCTEFAren jarduna goraipatu zuen Montourcyk, mugak eraldatu eta elkar trukerako toki eta topagune bihurtzeko egiten dituzten ahaleginengatik. Izan ere, bere ustean, eraldatze horrek mugatik gertu bizi diren artisten lanean ere baduelako eragina.

 

Bi sarituen artelanak banaketara hurbildu direnentzako ikusgai egon ostean, erakusgai daude jada Huarte Arte Garaikideko Zentroan, azaroaren 30era arte.

¡Comparte este contenido, elige tu plataforma!