Uztailaren 30ean Montcalmeko aterpetxea inauguratu zen Auzaten. Mugaz gaindiko HFCF (Muga Prestakuntzarako Bide Bilakatzea) lankidetza proiektuan aurreikusitako mendiko jarduerei eta prestakuntzari laguntzeko aurreikusitako bi laguntza zentroetako bat da.

HFCF, POCTEFA 2007-13 programaren, Pirinioetako Lan Elkarteak kudeatutako Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Elkarlanerako Programa Eragilearen, barruko proiektuetako bat da. CTPko Idazkari Nagusiak, Pere Roquetek, aterpetxearen inaugurazio ekitaldian hartu zuen parte.

Auzat eta Bescaran artean mugaz gaindiko bidexka eginez, HFCFko bazkideek mugaz gaindiko Pirinioetako lurraldea biziberritzea bilatzen dute, turismoaren eta prestakuntzaren bitartez. Turismorako ekipamendu hori irekiz, La Seu d’Urgelleko aterpetxea egokitzeko lanetan emandako aurrerapausoen eta duela denbora gutxi herri horretan bertan, kanpoaldean egin den rokodromoaren instalazioaren bitartez, proiektuaren ekintza nagusiak amaitzear daude.

HFCF proiektuari buruzko informazio gehiago jaso dezakezu hemen.