Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren ornitologia zentroak MONNA proiektuaren amaiera ekitaldia jaso zuen. “MONNA: Naturaren eta animalien monitorizazioa” izeneko jardunaldian, proiektuaren bost kideek, 2012ko martxoan ekimen hori martxan jarri zenetik lortu diren emaitzak azaldu zituzten.

MONNA, natura monitorizatzeko helburuarekin sortu zen, ingurumen eta bio-aniztasun kudeaketan politika publiko eraginkorrak hartzeko baliabide gisa. Bi urtetan, eta Euskadiko eta Akitaniako zenbait erakunderen mugaz gaindiko lankidetzari esker, MONNAk hegaztien monitorizaziorako bi metodo berri aurrera ateratzea lortu du, betidaniko tekniken alternatiba gisa aurkezten diren jarraipeneko gailuen teknologien (GSM-GPS eta Sigfox) bitartez. Bi gailu horiek hogei hegazti baino gehiagotan ari dira erabiltzen, arrakasta osoz. Horrez gain, jarraipenerako plataforma interaktiboa eta mugikorretarako aplikazioa ere garatu dira, turismoari begira, Android gailuetatik hegaztiak non dauden jakiteko.

Kontsultatu hemen MONNAri buruzko informazio guztia.