Millésime BIO 1993an sortu zuten Languedoc-Roussilloneko zenbait mahastizainek. Hauen helburua beraien produktuak, nekazaritza ekologikoaren bidez ekoiztutako ardoak ezagutzera ematea zen.

Urteekin azoka handitu egin da baina hasierako izpiritua mantentzea lortu da. Mundu mailako azoka honek nekazaritza ekologikoaren bidez egindako ardo desberdinen aukeraketa zabala eskaintzen du: Frantziako, Espainiako, Italiako edo Suitzako 400 produktu desberdin baino gehiago, alegia.

– Nekazaritza biologikoaren bidez ekoiztutako ardoen eskaintza zabala. Herrialde / eskualde ekoizle guztietako produktuak.
– Bezeroak aukeratutako ardoak dastatzeko espazioak (Millésime Bio Oenothèque eta Challenge)
– Urteko ardoaren aurkezpena
– Merkatuaren egoeraren adierazle bat
– Denbora guztian eskuragarri egongo den informazio gunea
– Ziber-kafea, bilerak egiteko espazioak eta interpretazio zerbitzua.
– Hitzaldiak

2009 urtean, Millésime Bio mundu mailako erakusketa profesionalaren datuak:
– 340 erakusketari, ekoizle eta merkatarien artean (urte batean %27+). Hego Afrikatik, Alemaniatik, Espainiatik, Frantziatik, Britainia Handitik, Italiatik, Poloniatik, Portugaldik edo Errumaniatik etorriak.
– Batez ere Europako, Iparramerikako eta Japoniako 1700 bisitari profesional, ardoaren erosketarekin lotuta dauden 700 enpresa baino gehiagoren ordezkari gisa (urte batean %50+). Guztira 31 herrialde izan dira (Frantzia kontutan hartu gabe) eta horietako 14 Europar Batasunetik kanpokoak izan dira.

2010eko urtarrilaren 25, 26 eta 27an hitzordua duzue azoka parkean, azoka honen XVII. edizioa ezagutzea nahi baduzue.

Bazkaria erakusketari lanetan egongo diren mahastizainek eskainiko dute. Jatetxe zerbituz honi esker topaketak eta hartu emanak sustatuko dira.

Informazio erabilgarria

Kontaktuak

Parc des Expositions de Montpellier
ENJOY Montpellier
Telef: +33 (0)4 67 17 67 17 – Fax : +33 (0)4 67 17 67 00
E-maila: parcexpo@enjoy-montpellier.com
www.enjoy-montpellier.com

Mme CLAUSEN
Arcades Jacques Coeur – Bât C
Route de Boirargues
34970 Lattes – France
Telef. + 33 (0)4 99 06 08 41 –
Faxa + 33 (0)4 67 06 53 96
emaila : aivblr@wanadoo.fr

Webgunea