Udako astearte guztietan, 21:00etatik aurrera maila handiko kontzertuen programazioa aurkituko duzu Aure-ko bailarako kapera eta elizak diren bitxi arkitektonikoetan!

2006an sortutako Mendiko Eliza Txikien Jaialdiak hasieratik izan du arrakasta handia publikoaren artean. Jaialdiak ondare erlijioso ikaragarria aurkitzeko aukera eman du gainera, erlijio-gudetatik eta frantziar iraultzetik mantentzen direnak, eta baita beste musika mota bat aurkitzeko ere.

Ekitaldia l’Association loi 1901 « Festival des Petites Eglises de Montagne » elkarteak Turismo Pastoralarekin batera antolatzen du. Azken honek Aure eta Lourongo bailaren ondarea balioztatzeko lanak egiten dituen elkartea da.
Elkarteak ohorezko presidentea du eta hau Mady Mesplé nazioartean ezaguna den sopranoa da.

Informazioa eta programa


Kontaktuak
:
Saint-Lary Soulan-eko Turismo Bulegoa
05 62 39 50 81